Tlachinollan La Montañako Giza Eskubideen Zentroa (Tlachinollan CDHM)

Tokia

La Montañako eskualdeak eta Costa Chica, Guerrero Estatuan

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Tlachinollan CDHM elkarteak udalerri indigenetan egiten du lan; bertan 300.000 biztanle bizi dira, gehienak Mixteca, Nahua eta Me’pahaa etnietakoak. Eskualde indigena honetan marjinazioa handia da eta Mexikoko eremurik pobreenetakoa da. Zentroak giza eskubideen eta herri indigenen defentsa eta sustatze lanak egiten ditu.

Arazoaren deskribapena

Tlachinollan CDHM elkarteak egiten duen lana dela eta, taldeko hainbat kidek mehatxu eta jazarpenak jasan dituzte, heriotza-mehatxuak barne.

Erakundeko abokatu eta Giza Eskubideen Amerikarteko Auzitegiko babes neurrien onuradun Vidulfo Rosales Sierrak 2012an Mexikotik alde egin behar izan zuen aldi baterako, mehatxu horiek zirela eta.

Egun, Tlachinollan CDHM elkarteak Ayotzinapako “Raul Isidro Burgos” Landa Irakasle Eskolako ikasleei aholku eta lagun egiten die, hala nola 2014ko irailaren 26-27ko gauean desagertarazi 43 ikasleen senideei.

PBIk 2003ko abendutik lagun egiten dio Tlachinollan erakundeari.

Lotura interesgarriak

Ayotzinapa: urtebete desagertuta

Lagundutako erakundeak eta pertsonak