“Bartolome Carrasco Briseño” AC Giza Eskubideen Eskualde-zentroa (Barca-DH)

Tokia

Oaxacako estatua

Lan-eremua eta babestutako eskubideak

Bartolome Carrasco Briseño giza eskubideen eskualde-zentroa (Barca-DH) gobernuz kanpoko erakundea da, herrietako eliz komunitateetatik sortua, eta haren helburua da Oaxacako komunitateen giza eskubideak sustatzea eta defendatzea.

Arazoaren deskribapena

Estatuak herritarrak hiltzen zituelako eta ekintza bortitzak egiten zizkielako sortu zen Barca-GE; izan ere, ekintzaileak ez zituztenez epaitzen, zigorgabetasun betean zeuden. 1992an lanean hasi zirenetik, haien aurkako jazarpenak, zelatak, mehatxuak eta difamazio kanpainak jasan dituzte, baita eraso zuzenak eta azpijoko judizialak ere, giza eskubideen promozioan, defentsan eta hezkuntzan aritzeagatik.

PBI 2010eko urritik ari da Barca-GE taldeari lagun egiten. Bereziki laguntzen ditu Minerva Martinez Lazaro Barcako koordinatzailea, Wilfrido Mayren Pelaez apaiza (aita Uvi esaten diote) eta Martin Octavio Garcia Ortiz apaiza.

Lotura interesgarriak

Lagundutako erakundeak eta pertsonak